Gaztetxoentzako BTT ibilaldia antolatu du Lagun Onak MBk

Uztarria.eus 2011ko uzt. 5a, 14:07

Igandean, hilaren 10ean, izango da bizikleta ibilaldia

Izena hilaren 7rako eman behar da mendizaleen tabernan, webgunean edota lagunonak@euskaltel.net helbidean

Lagun Onak Mendi Bazkunak BTT gaztetxoentzako mendi ibilaldia antolatu du igande honetarako. Izena hilaren 7rako eman behar da mendizaleen tabernan, webgunean edota lagunonak@euskaltel.net helbidean.

Igandean, 10:00etan abiatuko dira gaztetxoak bizikletan plazatik OƱatz aldera. 16 kilometroko itzulia egingo dute, eta ordu eta erdi inguru iraungo du txangoak. Bukaeran, antolatzaileek hamaiketakoa emango diete parte-hartzaile guztiei. Ibilaldira joateko kaskoa beharrezkoa dela adierazi dute antolatzaileek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide