Izarraitzeko igerilariek lau domina eskuratu dituzte Euskadiko Txapelketan

Uztarria.eus 2011ko uztailaren 6a

Joan den asteburuan Irunen jokatu zuten txapelketa eta hiru azpeitiar igerilarik hartu zuten parte proban

Urrezko domina bat, zilarrezko beste bat eta bi brontzezko irabazi zituzten azpeitiarrek

Joan den asteburuan Irunen Infantilen Udako Euskadiko Txapelketa jokatu zen, eta Izarraitz Igeri Elkarteko hiru igerilarik hartu zuten parte bertan. Guztira lau domina lortu zituzten azpeitiar igerilariek.

Pablo Etxeberriak 1.500 metro librean txapelketa irabazi zuen eta, hori dela-eta, urrezko domina eskuratu zuen. 400 metro librean, berriz, zilarrezko domina irabazi zuen, eta 200 metro bizkarrez proban bosgarren sailkatu zen.

Ainhoa Goenagak, aldiz, bi brontzezko domina lortu zituen: 200 metro estiloetan bata eta 50 metro librea bestea. 100 metro bularrez proban laugarren postua eskuratu zuen.

Jon Irigoienek 100 metro libre proban hartu zuen parte eta hamabosgarren postuan sailkatu zen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide