Martxan da dagoeneko Orkatzeko IV. Klik argazki lehiaketa

Uztarria.eus 2011ko uztailaren 6a

Lehiaketako gaia euskal presoak eta oporrak da

Argazkiak irailaren 30a baino lehen utzi beharko dira Orkatzen

Orkatzeko IV. Klik argazki lehiaketa martxan da dagoeneko. Orkatz Kultur Elkarteak beste behin antolatu du lehiaketa, aurreko urteetan lehiaketak izan duen arrakasta tarteko.

Parte hartzeko, irilaren 30era bitartean aurkeztu beharko dira argazkiak. Iazko moduan, aurten ere Euskal presoak eta oporrak gaiaren inguruko argazkiak bidali beharko dira. Modu horretan, herritarrek oporretara jaoten diren tokietan euskal presoak gai hartuta ateratako argazkiak jasoko dituzte.

Argazkiak nahi den formatuan aurkeztu ahal izango dira eta egilearen izena eta argazkia non aterata dagoen zehaztu beharko da. Orkatzen bertan utzi edo orkatzke@gmail helbidera bidali daitezke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide