Saninazioak gerturatzen ari direla-eta, urteroko moduan Azpeitia dantzan
ekimena antolatu dute Azpeitiko Udalak eta Sahatsa zein Itsasi dantza taldeek. Ekimenaren baitan lau emanaldi eskainiko dituzte uztailean.
Lehenengoa igande honetan, uztailak 10, izango da. Jose Mari Orbegozok zuzendutako saloiko dantzen taldea izango da Sanagustin kulturguneko oholtzan, 20:00etatik aurrera.
Hurrengo hitzordua hilaren 16an, zapatua, izango da. Hori ere Sanagustinen izango da eta Azpeitiko Itsasi Dantza Taldeak Sokadantzan
ikuskizuna eskainiko du, 22:00etatik aurrera. Dantza tradizionaletan ohikoak diren soka dantzetatik abiatuz, eta azken urteetako ildo beretik jarraituz dantza zahar eta koreografia berriak izango dira ikusgai.
Hirugarren emanaldia hilaren 24an, igandea, izango da eta Udmurtiako Aikai eta Sahatsa taldeak igoko dira oholtzara. Sanagustinen izango da hori ere, 22:00etan hasita.
Azpeitia Dantzan
ekimeneko azken saioa Saninazio Egunean, hilaren 31n, izango da 22:30ean hasita. Olazko Andre Mariaren Plazan izango da, eta Kolonbiako Orkeseos dantza taldeak eskainiko du emanaldia.
Emanaldi guztiak doakoak izango dira.