Azpeitiko Areto Futbol Taldea datorren denboraldia prestatzen hasi da

Uztarria.eus 2011ko uzt. 7a, 12:07

Irailean hasiko den denboraldirako senior eta jubenil mailako taldeak indartu nahi dituzte

Horrez gain, lehenengo aldiz, emakumeen talde bat osatzeko ahaleginean dabiltza

Azpeitiko Areto Futbol Taldea, datorren denboraldira begira, taldeak osatzen hasi da. Irailean hasiko den denboraldirako senior eta jubenil mailako taldeak indartu nahi dituztela adierazi dute taldeko arduradunek. Horrez gain, lehenengo aldiz, emakumeen talde bat osatzeko ahaleginean dabiltza, eta jendeari animatzeko deia egin diete.

Entrenamenduak ostegunetan izango dira, 18:30ean hasita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide