Azpeitiko udaleku irekietako haur eta gaztetxoek San Fermin Txiki eguna ospatu dute gaur, uztailak 7. Sindikatu Zaharretik bota duten suziriarekin hasi da entzierroa, 12:00ak pasatxoan.
Plaza Txikitik abiatu dira korrikalari gazteak, eta Alde Zaharreko kaleetan zeharkatu ostean, Frontoi Txikin bukatu dute entzierroa.