Saninazioetan lan egiteko jendea behar du Udalak

Uztarria.eus 2011ko uzt. 8a, 13:07

Eskaerarako izena udaletxean eman behar da asteartean, hilak 11, hasi eta hilaren 19ra bitartean

Langileak aukeratzerakoan euskararen ezagutza, langabezian egotea eta antzeko eginkizunetan esperientzia izatea kontuan hartuko dituzte

San Inazio festetan hainbat eginkizunerako (aparkalekuetarako, su festetan edota zezen-plazan zaintza egiteko) lanpostuak eskaintzen ditu Azpeitiko Udalak. Langileak aukeratzerakoan, euskararen ezagutza, langabezian egotea eta antzeko eginkizunetan esperientzia izatea kontuan hartuko dituzte.

Interesa dutenek izena uztailaren 11tik 19ra (biak barne) bitartean eman beharko dute. Horretarako, betetako eskabide orriaz gainera, NANaren fotokopia aurkeztu beharko dute udaletxean. Langabezian daudenen kasuan, hori horrela dela ziurtatzen duen agiria ere aurkeztu beharko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide