Kilometroak 2011ren baitan Klikbertsoak
saioa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik hilaren 22rako, ostiralerako.
.19:00etan, plazatik abiatuta, bertso poteoa egingo dute lehenengo. Iluntzean, 22:30ean, berriz, bertso saioa izango da Soreasu Antzokian. Sebastian Lizasok egingo ditu gai jartzaile lanak eta Andoni EgaƱa, Maialen Lujanbio, Ion Maia, Amets Arzallus, Jokin Uranga eta Josu Oiarzabal Xenpelar
ariko dira kantuan.
Sarrera zortzi euro ordaindu beharko da. Azpeitian, Kilometroen dendan zein Orkatz eta Jim Clark tabernetan eskuratu daitezke. Azkoitian, berriz, Zurt tabernan. Zestoan Uztapide tabernan egongo dira salgai eta Errezilen, aldiz, herriko dendan. Zumaiako Inpernupe tabernan ere erosi ahal izango dira.
Futbol partida ere bai
Kilometroak 2011ren aldeko beste ekimen bat ere izango da hilabate honetan. Uztailaren 23an, zapatua, Realak AC Ajaccio frantziar taldearen kontra partida jokatuko du, Garmendipen. 18:00etan hasiko da norgehiagoka.
AC Ajaccio taldea aurten igo da Frantziako bigarren mailatik lehenengora.