Azpeitiko Gaztetxea sei urte egitear

Uztarria.eus 2011ko uzt. 11a, 13:07

Seigarren urteurrenaren harira egun guztiko egitaraua antolatu dute zapaturako, hilaren 16rako

Uztailaren 14a, osteguna, da bazkarirako sarrerak erosteko azkenengo eguna

Duela sei urte, uztailaren 15ean zehazki, inauguratu zuten Azpeitiko gaztetxe berria. Urola kalean, (Loiola 91ko eraikina bezala ezagutzen denean) dago orduz geroztik gaztetxea, eta seigarren urteurrenaren harira egun guztiko egitaraua antolatu dute zapaturako, hilaren 16rako.

.11:00etan, hamaiketakoa eta balsa erakusketa egingo dituzte plazan. Balsak erakutsi ostean, 12:00etan, balsa jaitsiera izango da Urola ibaian. Jaitsiera bukatutakoan triki poteoa egingo dute Etxe Zuri tabernan hasita. 14:30ean, bazkaltzeko elkartuko dira gaztetxean, eta 17:00etan kalejira eta ur jolasak egingo dituzte. 22:00etan musikak hartuko du lekukoa eta Fala non caduca eta Emon taldeak igoko dira gaztetxeko oholtzara.

Bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko. Sarrerak aurrez erosiz gero, ikasle eta langabetuek zazpi euro ordaindu beharko dituzte eta egunean bertan, berriz, hamar euro. Langileek, aldiz, aurrez erosita hamabi euro ordaindu beharko dituzte eta egunean 15 euro. Uztailaren 14a, osteguna, da sarrerak erosteko azkenengo eguna.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide