Hamaikagarren bidaia txartela, 415 zenbakiarentzat

Uztarria.eus 2011ko uzt. 11a, 20:07

Ordezko zenbakia 3.024 da

Ostirakero trago1 ta biajie ekimenaren azken zozketa datorren ostiralean, uztailak 15, egingo dute Oñatz tabernan

zpeitiko Tabernarien Elkarteak antolatutako Ostiralero, trago1 ta biajie ekimenaren baitan hamaikagarren eta azkenaurreko zozketa egin zuten joan den ostiralean, uztailak 8, Txarli tabernan. 415a izan zen zozketa horretan zenbaki sariduna. Zenbaki horren jabeak 250 euroko balioa duen bidaia txartel bat irabazi du eta nahi duen lekura joateko aldatu dezake Eroski Bidaiak agentzian. Astebeteko epea du horretarako; jaberik agertu ezean, ordezko zenbakia 3.024 da.

Ostirakero trago1 ta biajie ekimenaren azken zozketa datorren ostiralean, uztailak 15, egingo dute Oñatz tabernan. Orain arteko guztiak bezala, 01:00etan izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide