Bi mendi irteera antolatu ditu Lagun Onakek astebururako

Uztarria.eus 2011ko uzt. 12a, 11:07

Bi eguneko bi irteera izango dira: gaztetxoentzat Urbasara eta helduentzat, berriz, Europako mendietara

Ibilaldietara joan nahi dutenek hilaren 14a, osteguna, baino lehen eman beharko dute izena ohiko tokietan

Bi irteera antolatu ditu Lagun Onak Mendi Bazkunak datorren astebururako, hilaren 16rako eta 17rako. Bata gaztetxoentzako da eta, bestea, helduentzako.

Gaztetxoentzat Urbasara irteera antolatu dute, eta bi eguneko ibilaldia izango da. Zapatuan, hilaren 16an, 10:00etan abiatuko da autobusa plazatik, eta Bakedano-Portuzaharra-Urederra ibilaldia egingo dute goiz partean. Arratsaldean, berriz, Bioitza kanpinera joango dira eta gaua bertan pasatuko dute. Igande goizean Mendizaleen ibilbidea egingo dute eta bazkaltzera kanpinera itzuliko dira. Arratsaldean itzuliko dira Azpeitira.

Ibilaldira joan nahi duten bazkideek 20 euro ordaindu beharko dute. Besteek, berriz, 25 euro. Diru horrekin, autobusa, zapatuko afaria, igandeko gosaria eta bazkaria zein kanpineko egonaldia ordainduko dituzte. Ibilaldira joaten direnek kanpin denda, lotarako zakua eta ibilaldietarako janaria eta edaria eraman beharko dituzte.

Izena mendizaleen tabernan edo www.lagunonakmb.org webgunean eman behar da eta horretarako azken eguna osteguna, hilak 14, izango da.

Helduen ibilaldia ere hilaren 16rako eta 17rako antolatu dute, eta Europako mendietara joango dira. Zapatuan 03:00etan abiatuko da autobusa plazatik Poncebosera. Handik Vega de Urriellura joango dira, eta Torre Cerredora gero. Igandean, berriz, Vega de Urrielutik Puente de Poncebosera itzuliko dira, eta arratsaldean itzuliko dira Azpeitira.

Joan nahi duten bazkideak 60 euro ordaindu beharko dituzte, eta ikasle zein langabetuek 40 euro. Gainontzekoek, berriz, 70 euro. Behin hori ordainduta autobusa, aterpeko afaria, gaua pasatzea eta gosaria eskuratuko dituzte. Izena, hilaren 14a, osteguna, baino lehen eman behar da mendizaleen tabernan, lagunonak@euskaltel.net helbidean edo www.lagunonakmb.org webgunean.

Ibilaldira joateko federatuta egotea beharrezkoa da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide