'Marea arroxa' indartzeko bigarren urratsa

Uztarria.eus 2011ko uzt. 12a, 13:07

Festa Herrikoien Batzordeak deituta, bigarren asanblada egingo dute herritarrek gaur, asteartea

.21:00etan egingo dute bilkura udaletxeko arkupetan

Azpeitiko saninazioak gerturatzen ari direla-eta, prestaketa lanak hasita daude dagoeneko. Gaur, asteartea, Azpeitiko Festa Herrikoien Batzordeak bigarren asanblada egingo du herritarrekin. Bilkura 21:00etan egingo dute udaletxeko arkupetan.

Joan den asteartean, hilak 5, egin zuten lehenengo batzarra , eta 65 bat lagun elkartu ziren bertan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide