Lagun Onak MB bigarren, mendi lasterketen Euskal Herriko taldekako txapelketan

Uztarria.eus 2011ko uzt. 12a, 19:07

Jexux Zelaia aurreneko beteranoa izan zen Zumaian. Argazkian, Zelaia Zuzenien lasterketan. (NEREA URANGA)

Zumaiako III. Flysch Trail proban jokatu zuten txapela Sestaoko taldearentzat izan zen

Jexux Zelaia aurrena izan zen beteranoen banakako sailkapenean

Lagun Onak Mendi Bazkunak bigarren postua lortu du mendi lasterketen Euskal Herriko taldekako txapelketan. Joan den igandean, uztailak 10, Zumaiako III. Flysch Trail proban jokatu zuten txapela Sestaoko taldearentzat izan zen, eta Bizkaikoen atzetik bigarren tokia Azpeitiko ordezkarientzat izan zen.

Flysch Trail lasterketan 30,5 kilometro osatu behar izan zituzten korrikalariek, 1.370 metroko maldarekin. Jarraian, Lagun Onak MBko lasterkarien sailkapena eta markak:

  • 14. IÑAKI KORTA 2:32:36
  • 27. HARITZ ITURBE 2:40:59
  • 28. JEXUX ZELAIA 2:42:02
  • 64. ENEKOITZ AIZPURU 2:54:02
  • 119. ASIER ZUBIMENDI 3:03:22
  • 121. IOSU IZAGIRRE 3:03:32
  • 160. PEDRO LUENGO 3:11:19
  • 424. PEDRO MARI AIZPURU 4:12:25

Taldekako ohorezko postuaz gain, Jexux Zelaia aurrena izan zen beteranoen banakako sailkapenean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide