Errekortarien txapelketarako sarrerak salgai jarri dituzte

Uztarria.eus 2011ko uzt. 12a, 20:07

Uztailaren 17an izango da saioa zezen-plazan, 18:30ean

Zenbakidun sarrerak Betharramen salduko dituzte hilaren 14, 15 eta 16an; zenbaki gabeak hainbat tabernatan eros daitezke

Uztailaren 17an izango da Azpeitian Zezen Errekortarien Txapelketako saioa (18:30ean, zezen-plaza), eta sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte.

Hain zuzen, zenbakidun sarrerak eta zenbaki gabekoak eros daitezke. Zenbakidun sarrerak Betharrametako aretoan har daitezke. Joan den zapatuan izan ziren salgai lehen aldiz, eta hurrengo hitzordua etzi, uztailaren 14an, izango da, 18:00etatik 20:00etara. Hilaren 15ean (18:00-20:00) eta 16an (12:00-14:00) ere egongo dira sarrerak saltzen han.

Zenbaki gabeak, berriz, hainbat tabernatan eros daitezke: Azpeitian Pastorkuan, Juantxo Txikin, Ametsan, Iraurgi SBn, Harzubian, Eguzkitzan, Etxe Zurin, Jim Clarken eta Diegon, eta Azkoitian Elurra kafetegian.

Uztailaren 17an bertan zezen-plazako leihatilan egongo dira sarrerak, 17:30etik aurrera. Dena dela, Zezen Beltz elkarteak txartelak aurretik hartzeko gomendioa egin du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide