Lourdesera erromesaldia izango da abuztuaren 8an

Urola Kostako Hitza 2011ko uzt. 14a, 17:07

Azpeitiko parrokiako Magnificat otoitz-taldeak antolatu du

Izena lehenbailehen ematea gomendatu dute antolatzaileek, autobusa osatu ahal izateko

Urtero bezala, Azpeitiko parrokiako Magnificat otoitz-taldeak Lourdesera erromesaldia antolatu du datorren abuztuaren 8rako, astelehenerako. Egun bateko irteera izango da, eta hango elizkizun nagusietan parte hartu ahal izango dute nahi dutenek: Gaixoen bedeinkapenean, iluntzeko Errosario Santuan, eta antortxen prozesioan, esaterako. Ondoren, gauean bertan egingo dute etxerako buelta.

Izen-ematea, irekita

Autobusa, bazkaria eta afaria, guztira 53 euro kostatuko da, eta joan nahi dutenek izena lehenbailehen emateko eskatu dute antolatzaileek, autobusa osatzen joateko.

Izena emateko lekuak hauek dira: Azpeitian, Agirre opari dendan, Belaetxe dendan edo 943811197 (Inaxio Mari Olarte) telefonora deituta. Zestoan, parrokian edota 943147092 (Mari Karmen Etxeberria) edo 943147733 (Nati Azkue) telefonoetara deituta. Azkoitian, Aldalur Autobusetan edo Loiola Bidaiaken bulegoetan eman daiteke izena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide