Ibaia bete baltsa

Uztarria.eus 2011ko uzt. 18a, 12:07

.18 baltsa jaitsi ziren Plazatik Damaso Azkueko zubi ingurura

Gaztetxearen VI. urteurrena ospatu zuen joan den zapatuan, hilak 16, hainbat herritarrek. Urteurrenaren harira, baltsa jaitsierarekin hasi zuten eguna. Berdura Plazatik hasi eta Damaso Azkue auzoko zubi pareraino jaitsi ziren 18 baltsa.

Katxitarrak iritsi ziren lehenengo helmugara, baina orijinaltasunaren saria Txarrantxa taldeak eskuratu zuen.

Behin baltsa jaitsiera bukatuta, triki poteoa eta bazkaria egin zituzten 250 lagun baino gehiagok. Arratsaldean, berriz, kalejira eta ur jolasak egin zituzten alde zaharrean. 22:00ak inguruan Fala non caduca eta Emon taldeak igo ziren gaztetxeko oholtzara eta musikaz gozatzeko parada izan zuten bertaratu zirenek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide