Reala-Ajaccio partidarako sarrerak larunbatean bertan jarriko dituzte salgai Garmendipen

Uztarria.eus 2011ko uzt. 18a, 20:07

Reala-Ajaccio partida iragartzen duen kartela.

Neurketa 18:00etan hasiko da eta leihatilak 16:00etan irekiko dituzte; helduek 10 euro ordaindu beharko dute eta umeek 5

Realak eta Frantziako Ligako AC Ajaccio (edo Athletic Club Aiacciu) Korsikako taldeak larunbatean, uztailak 23, lagunarteko partida jokatuko dute Garmendipen, Kilometroak 2011ren baitan.

Norgehiagoka horretarako sarrerak egunean bertan jarriko dituztela salgai jakinarazi dute antolatzaileek. Neurketa 18:00etan hasiko da eta leihatilak 16:00etan irekiko dituzte; helduek 10 euro ordaindu beharko dute eta umeek 5.

Bertso saioa eta bertso poteoa

Futbol partidaren bezperan, hilaren 22an, Kilometroen baitan beste hitzordu bat izango da, kasu horretan bertsoekin. Hitzordua bikoitza izango da, gainera: 22:30ean Soreasu antzokian egingo den bertso saioaren aurretik, bertso poteoa izango da, 19:00etan plazatik abiatuta.

Futbolekoak ez bezala, bertso saiorako sarrerak aurrez salgai jarri dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide