524, azken zenbaki saritua

Uztarria.eus 2011ko uzt. 18a, 20:07

Ostiralero trago1 ta biajie ekimenaren harrerarekin gustura azaldu da Azpeitiko Tabernarien Elkartea

.12 bidaia txartel zozketatu ditu apirilaren 29tik uztailaren 15era bitartean, elkarteko taberna bakoitzean bat

Azpeitiko Tabernarien Elkartearen Ostiralero, trago1 ta biajie kanpaina joan den ostiralean amaitu zen, Oñatz tabernan egindako zozketarekin. Zozketa horretan 524 zenbakia atera zen saridun, eta zenbakiaren jabeak astebeteko epea du saria jasotzeko. Horrela ezean, ordezko zenbakiarentzat izango da bidaia txartela, 3.726 zenbakia duen txartelarentzat, hain zuzen.

Alde Zaharreko giroa indartu eta bultzatu asmoz jarri zuten kanpaina martxan tabernarien elkartekoek apirilaren 29an, eta tabernariak gustura dira izan duen erantzunarekin: "Kanpainak erantzun ona izan du, eta giro polita sortu da tabernetan ostiraletan. Poteo garaian-eta jende asko hurbildu da gure tabernetara. Eta ez hori bakarrik, tabernako bezeroek ekimena martxan jartzea oso ideia ona izan dela komentatu digute".

Azpeitiko Tabernarien Elkarteak 12 bidaia txartel zozketatu ditu apirilaren 29tik uztailaren 15era bitartean, elkarteko taberna bakoitzean bat. Guztira 3.000 euro oparitu ditu elkarteak bidaia txarteletan, Eroski Bidaiak-ekin elkarlanean.

Azpeitiko Tabernarien Elkarteak Alde Zaharreko 12 taberna biltzen ditu: Intz, Zuhatz, Bost, Orkatz, Korrale, Amaia, Etxezuri, Txarrantxa, Lokotx, Fideo, Txarli eta Oñatz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide