Julian Barrenetxea abesbatzakoek eta Azpeitiko Ikastolako kideek botako dute saninazioetako txupinazoa

Uztarria.eus 2011ko uzt. 19a, 13:07

Julian Barrenetxea abesbatzakoek koruak hogeitabost urte bete dituelako botako dute txupinazoa

Azpeitiko Ikastolako kideek, berriz, Gipuzkoako ikastolen aldeko festa Azpeitian izango delako

Aurtengo saninazioei hasiera emango dien txupinazoa Julian Barrenetxea abesbatzako eta Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatiba elkarteko kideek botako dute: abesbatzak 25 urte bete dituelako eta Kilometroak 2011 Azpeitian izango delako.

Urteroko legez, hilaren 30ean, San Inazio bezperan, 12:00etan botako dute suziria udaletxeko balkoitik. Behin festei hasiera emanda, abuztuaren 2ra arte izango da jai giroa herrian.

Iazko saninazioetako txupinazoa Erniarraitzeko kideek eta Ikastolako sortzaile zein lehenengo andereƱoek bota zuten .

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide