Klikbertsoak saiorako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean

Uztarria.eus 2011ko uzt. 20a, 12:07

Bertso saioa uztailaren 22an, ostiralean, izango da Soreasu Antzokian, 22:30ean hasita

Uztarriaren zozketan parte hartzeko erantzun galdera honi: Zein musika taldek egin du Kilometroak 2011ko abestia?

Klikbertsoak saiora joateko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean. Bertso saioa ostiralean, hilak 22, izango da Soreasu Antzokian, 22:30ean hasita.

Bertan Andoni EgaƱa, Maialen Lujanbio, Ion Maia, Amets Arzallus, Jokin Uranga eta Josu Oiarzabal Xenpelar ariko dira kantuan. Gai jartzaile lanak, aldiz, Sebastian Lizasok egingo ditu.

Uztarriaren zozketan parte hartzeko, erantzun honi: Zein musika taldek egin du Kilometroak 2011ko abestia?.

Erantzunak uztarria@uztarria.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat emanez.

Erantzunak bidaltzeko epea ostiralean, ekainak 22, 11:30ean bukatuko da. Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eta noiz jaso ahalko dituzten, saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide