Ahotsak finduta, kantu poteorako prest

Uztarria.eus 2011ko uzt. 20a, 13:07

Atzo, asteartea, iluntzean egin zuten kantu poteoko azken entsegua

.20 bat lagun elkartu ziren Baigerako aretoan

Atzo, asteartea, iluntzean egin zuten kantu poteoko azken entsegua, Baigerako aretoan. Ordu eta erdi inguru egon ziren elkartutako hogei bat lagunak kantuan.

Uztailaren 25ean, Santio egunez, egingo dute kantu poteoa aurten ere eta 18:30ean hasiko da, plazan. Baigera Elkartekoek eta Gaztetxeko kideek antolatzen dute kantu poteoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide