Klasikoen Azpeitiko Rallya jokatuko dute zapatuan eta igandean

Uztarria.eus 2011ko uzt. 21a, 13:07

Lagun Artea eskuderiako kideak eta Manuel Unanue zinegotzia atzo, asteazkena, rallyaren aurkezpenean.

Guztira 27 auto gidarik hartuko dute parte lehian

.25 urte baino gehiago dituzten autoek soilik hartu dezakete parte lasterketan

Lagun Artea eskuderiak antolatuta Klasiko Deportiboen Azpeitiko VIII. Rallya izango da zapatuan eta igandean. Rallyak bi etapa izango ditu, eta guztira 400 kilometro inguru egingo dituzte parte-hartzaileek. Ibilbidea egiteko batez besteko abiadurak 50 kilometro ordukoa baino baxuagoa izan beharko du.

Zapatuan, hilak 23, 11:00etatik 14:00etara bitartean Rallyan parte hartuko duten autoak epaitegi aurreko aparkalekuan egongo dira. Han azterketa teknikoak pasatu beharko dituzte. Lehen etapa, zapatuan 16:00etan hasiko dute Azpeitian eta afaltzeko Gabirian izango dira. Ondoren, lehen etapako bigarren zatia hasiko dute eta 01:00ak inguruan bukatuko dute lehia,. Bigarren etapa igandean hasiko da 10:30ean, eta 13:30ak inguruan bukatuko dute.

Lasterketan 27 auto gidarik eman dute izena, beste urteetan baino gutxiagok. 25 urte baino gehiagoko autoek hartu dezakete parte lasterketan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide