Erretiratuentzako zezenetarako sarrerak salgai jarri dituzte

Uztarria.eus 2011ko uzt. 21a, 18:07

Udaltzaingoaren aldameneko bulegoan dituzte eskuragarri

Desenkajonamendurako sarrerek 6 euro balio dute, eta 22 euro uztailaren 30ekoek

Saninazioetan zezenketetara joateko asmoa duten erretiratuek haientzat bereziki jartzen dituzten sarrerak salgai dituzte dagoeneko. Ohiko lekuan, Udaltzaingoaren aldameneko bulegoan, dituzte eskuragarri sarrerak.

Desenkajonamendurako sarrerek 6 euro balio dute, eta 22 euro uztailaren 30eko zezenketakoek.

Abuztuan bulegoak itxita

Bestetik, Baigera elkarteak abuztuan elkartearen bulegoak itxita egongo direla jakinarazi du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide