Klikbertsoak saiorako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2011ko uzt. 22a, 11:07

Kilometroak 2011ko abestia egin duen taldearen izena eman behar zituzten bazkideek zozketan parte hartzeko

Rosario Ibaieta eta Nekane Zubeldia dira irabazleak

Gaur, ostirala, Kilometroak festaren alde Soreasu Antzokian izango den bertso saiorako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Uztarriak bazkideen artean.

Kilometroak 2011ko abestia zein taldek egin duen erantzun behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Hala, Rosario Ibaieta eta Nekane Zubeldia dira irabazleak.

Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide