Igandean irekiko du Uztarriak tonbola

Uztarria.eus 2011ko uzt. 22a, 14:07

Bertan merkatarien Elkarteak eta herriko hainbat saltokik, jatetxek eta tabernek babestu dute ekimena

Uztailaren 24an, 25ean, 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean egongo da zabalik

Hirugarren urtez jarraian, Uztarria Komunikazio Taldeak santioetan eta saninazioetan tonbola jarriko du. Pasa diren bi urteetan egindako apustuaren emaitzak ikusita, aurten ere tonbola jartzeko erabakia hartu du Uztarriak. Egungo krisi egoeran, diru laguntza publikoek duten joera aintzat hartuta, Uztarria Komunikazio Taldeak finantziazio modu berriak aztertu behar izan zituen duela bi urte, eta, aurten ere, ildo beretik jarraituko du.

Uztarriaren tonbola uztailaren 24ean eta 25ean, 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean egongo da zabalik eta Erdikalean egongo da, Amaia tabernaren ondoan, Jabier Iruretak beste behin musutruk utzitako lokalean. Egunero, 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik gauerdira arte egongo da zabalik tonbola.

Bertan hainbat opari irabazteko aukera izango dute herritarrek. Hala nola, umeentzako bizikletak, MP4ak, argazki kamera digitalak, herriko jatetxeek eskainitako bi lagunentzako 30 afaritik gora, herriko ileapaindegi eta estetika zentruek eskainitako ile mozketak eta loteak, Zelai Talasoterapian zirkuitoa, aireztagailuak...

Tonbolako azken egunean, Ukabik eskainitako Netbooka, 4 lagunentzako afaria eta Eroski Bidaiakek eskainitako bi lagunentzako bidaia zozkatuko ditu.

Bi boleto euro batean salduko dira.

Ekimenaren laguntzaileak

Bertan merkatarien elkartea

Azpeitiko Udala

Ukabi informatika

Eregi euskara eta komunikazioa

Zelai talasoterapia

Malats

Matxin xestoak

Nekane janari denda

Nerea eskulanak

Kiruri jatetxea

Añota sagardotegia

Osinazpi jatetxea

Baigera I

Baigera II

Garmendipe jatetxea

Auntxa erretegia

Txokoa jatetxea

Ongi Etorri erretegia

Ondarbide jatetxea

Mendizabal taberna

Mikel Uria jatetxea

Orbegozo erretegia

Lau-bide jatetxea

Larrañaga jatetxea

Bar Azpeitia

Etxe Zuri taberna

Hartzubia garagardotegia

Orkatz Kultur Elkartea

Laratz kafetegia

Pastorkua kafetegia

Juantxo Txiki taberna

Intz taberna

Eguzkitza taberna

Neguda taberna

Kiroldegiko taberna

Garoa taberna

Bost taberna

Urtzi taberna

Amaia taberna

Iraurgi Saskibaloi Elkartearen taberna

Erreka taberna

Inaxita ileapaindegia

Goiatz ileapaindegia

Motx ileapaindegia

Garai ileapaindegia

Kimetz ileapaindegia

Bigara ileapaindegia

Elnek ileapaindegia

Adats ileapaindegia

Anare ileapaindegia

Zuha ileapaindegia

Karmen Gurrutxaga ileapaindegia

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide