Txikien festa handia

Uztarria.eus 2011ko uzt. 26a, 15:07

Erraldoien desfilean hamalau herritako erraldoiek hartu zuten parte eta taldekako saria Donostiako Irrintzi Taldeak eskuratu zuen

Bakarkako saria, berriz, Txantreako erraldoi batek irabazi zuen

Umeek euren eguna ospatu zuten herenegun. Umeen Euskal Festako protagonista nagusiak haurrak izan baziren ere, erraldoiak ere kalejiran ibili ziren goiz partean.

Erraldoien desfilean hamalau herritako erraldoiek hartuko dute parte: Azpeitia, Bergara, Deba, Oiartzun, Azkotia, Hondarribia, Legazpi, Donostia, Zarautz, Elgoibar, Iruñea, Txantrea, Orduña eta Txantreakoak. Taldekako saria Donostiako Irrintzi taldeak irabazi zuen. Bakarkakoa, berriz, Txantreako erraldoi batek.

Parrokiatik irten eta alde zaharreko kaleetan kalejiran ibili ondoren, erraldoi guztiak herriko plazan elkartu ziren. Aurrena, haurren Udalbatzak hartu zuen hitza; Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleek eta Itsasi Dantza Taldeko dantzari txikiek osatu dute hori. Ondoren, dantzari txikiek emanaldia egin zuten.

Argazkiak ikusteko egin klik hemen

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide