Herenegun, Santio egunez, Ilunpe Pilota Elkarteko pilotariek Cesar Valverde Pilota Txapelketako finalak jokatu zituzten. Urtero bezala, Frontoi Txikia pilotazalez bete-bete eginda egon zen. Gainera, aurreneko aldiz emakumeak aritu ziren botillero lanak egiten. Infantil mailakoen pilota partidan jardun zuten Garbiñe Umerez eta Garbiñe Gorostidik.
Partiden emaitzak onakoak izan ziren: Benjaminaurrekoetan, Elosegik 18- Eizmendi 8; Benjaminetako lehen urtekoetan, Alonso 18- Labaka 11; bigarren urtekoetan, Alberdi-Egiguren 18 eta Salegi-Peña 13; Alebinetan, Egiguren-Perez 18 eta Iriarte-Isasmendi 9; eta Infantiletan, Alberdi-Aizpuru 18 eta Illarramendi-Arrizabalaga 13.