Udaleko Festa Batzordeak adierazi duenez, Saninazio festen baitan Haurren Barraka Eguna antolatu dute aurten ere. Hala, uztailaren 28an, bihar, 16:30etik aurrera prezio murriztuak izango dira barraketan.
1,50 euroren trukean barraka guztietarako bi fitxa lortu ahal izango dituzte bertaratzen direnek. Udalak herriko haur eta gaztetxo guztiak animatu ditu egun horretan barraketan ibil daitezen, "eurentzat bereziki antolatutako" ekimena izanik.