Santioak pasatu eta saninazioak iristear diren honetan, Azpeitiko Festa Herrikoien Batzordeak festetan parte hartzeko deia zabaltzeko asmoz, spota egin du.
Bideoan, aurtengo festetako leloa izango den Animau hai, mauhai!
hitz-jolasa aitzakia hartuta, Marea Arroxan eta Festa Herrikoien Batzordeak antolatutako ekimenetan parte hartzera animatzeko deia egiten dute zenbait herritarrek.