Mutrikun ere harrera ona izan du Azpeitiko sokamuturraren dokumentalak

Mikel Odriozola (Zezen Beltz elkarteko kidea) 2011ko ira. 1a, 15:09

Enekoitz Esnaola dokumentalaren zuzendaria hizketan Mutrikun bart, emanaldiaren aurreko hitzaldi laburrean (Fernando Arakistain)

Zezen Beltz elkarteko kideok ikus-entzunekoa bota genuen abuztuaren 20an hango kultur etxean

Aretoa dena bete zen; ehun lagun inguru izan ziren

Mutrikuko Udalak udarako egitarauaren barruan sartu zuen Azpeitiko sokamuturrari buruzko dokumentalaren emanaldia, eta hara joan ginen abuztuaren 20an Zezen Beltz elkarteko kide batzuk, ikus-entzunekoa botatzeko. Kultur etxean izan zen emanaldia, gaueko hamaiketatik aurrera, eta aretoa dena bete zen; ehun lagun inguru bildu ziren guztira. Oso harrera ona, beraz.

Mutrikun ere badu sokamuturrak tradiziorik eta indarrik, ganaduzaleek dokumentalean esaten duten bezala. Hain zuzen, Azpeitira etortzen diren hiru ganadutegiak Mutrikukoak bertakoak dira: Albizu, Arno eta Gorixo. Ikus-entzunekoan agertzen dira.

Zezen Beltzek joan den otsailaren 26an aurkeztu zuen dokumentala, Azpeitian, Sanagustin kulturgunean. Mila DVD ale atera zituen, eta ondo ari da zabaltzen (aleak 10 euro balio du, eta Juantxo Txiki tabernan daude salgai orain).

Ikusi Mutrikuko ekitaldiko argazki gehiago zezenbeltz.com-en

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide