Oporren ostean, Uztarria martxan da berriro

Uztarria.eus 2011ko ira. 1a, 12:09

Gaur hasita weba martxan egongo da, eta urrian kaleratuko du herri aldizkariaren hurrengo zenbakia

'Urola Kostako Hitza'-k datorren asteartean aterako du opor osteko lehen zenbakia

Gaur (irailak 1, osteguna), jende ugari itzuli da abuztuko oporraldiaren ondoren lanera. Uztarria Komunikazio Taldeak ere egin du bere oporralditxoa eta gaur hasi da lanean berriro. Hala, gaurtik martxan da uztarria.com eta baita herri aldizkaria ere (honen hurrengo zenbakia urri hasieran argitaratuko da).

Urola Kostako Hitza egunkariak datorren astelehenean, hilak 5, ekingo dio lanari eta, beraz, asteartean aterako du opor osteko lehenengo egunkaria. Uztarria da Urola Kostako Hitza-ren sortzaile eta bazkideetakoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide