Abuztua motzean

Uztarria.eus 2011ko ira. 1a, 13:09

Amaia Azkueren ustezko hiltzaileak bere burua Adingabekoen Fiskaltzaren esku utzi zuen, Mikel Labaka Rayo Vallecanon izango da datozen bi denboraldietan...

Uztarria.com-ek hileko albisteen bilketa egin du

Abuztuak 5. Lan Mobel Iraurgik Iurgi Campos datorren denboraldirako entrenatzaile berria aurkeztu zuen. Azken denboraldietan Lan Mobel Iraurgiko entrenatzaile izan den Jon Txakartegi Lagun Aro Gipuzkoa Basket taldera joan da-eta.

Abuztuak 6. Loiolan Magis 2011 topaketak hasi ziren, eta 3.000 gazte baino gehiago elkartu ziren bertan.

Abuztuak 6. Munoandiko aztarnategietako lanak amaitu zituzten. Uztailaren 18an hasi zuten seigarren indusketa kanpaina.

Abuztuak 12. Mikel Labaka futbolariak Reala utzi zuen eta Rayo Vallecanorekin sinatu zuen bi urterako kontratua.

Abuztuak 13. Gazte kristauen topaketen baitan, bigarren jardunaldiak izan ziren Loiolan eta 5.000 gazte inguru elkartu ziren bertan.

Abuztuak 17. 17 urteko azpeitiar mutil gazte batek Donostiako Adingabekoen Fiskaltzaren esku utzi zuen bere burua, Amaia Azkue emakume oriotarra berak hil zuela aitortuta.

Abuztuak 19. Azpeitiko Udalak Amaia Azkueren ustezko hiltzalearen atxiloketaren aurrean, prentsa oharra kaleratu zuen Azkueren sendiari elkartasuna adierazteko.

Abuztuak 24. Lurraldebusek nekazal inguruko taxi zerbitzua martxan jarri zuen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide