Barruko igerilekuak eta kiroldegiak ohiko ordutegia izango dute gaurtik aurrera

Uztarria.eus 2011ko ira. 1a, 14:09

Barruko igerilekua ordutegi murriztuarekin, baina zabalik egon da abuztuan

Kanpoko igerilekua irailaren 11ra arte egongo da irekita

Abuztuko oporren ostean, barruko igerilekuak eta kiroldegiak ohiko ordutegia izango dute gaurtik, irailaren 1etik, aurrera.

Barruko igerilekua ordutegi murriztuarekin, baina zabalik egon da abuztuan, opor aurretik egin zituzten lanak tarteko itxita egon zelako denboraldi batean. Kiroldegia, berriz, itxita egon da abuztuan, baina kanpoko instalazioak erabilgarri egon dira.

Kanpoko igerilekua irailaren 11n, igandea, itxiko dute. Bitartean, goizeko 11:00etatik 20:00etara egongo da irekita egunero.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide