Tonbolako zenbaki sarituen jabeek sariak jaso ditzazkete dagoeneko

Uztarria.eus 2011ko ira. 2a, 13:09

Saritutako hiru zenbakien jabeak irailaren 15era bitartean pasatu daitezke Uztarriaren egoitzatik, sarien bila

Ordezko zenbakiak ere aterata daude; irailaren 15etik 30era izango dute balioa

Uztarria Komunikazio Taldeak santioetan eta saninazioetan Erdikalean irekita izan duen tonbolak azken zozketa eginez itxi zituen ateak. Hori dela-eta, zenbaki sarituen jabeek hilaren 15era bitartean dagozkien sariak jasotzeko aukera dute. Horretarako, Uztarriaren egoitzatik pasatu behar dute (Perez Arregi plaza, 1 behea).

Honakoak dira zenbaki sarituak:

  • 4913: Bi lagunentzako asteburuko egonaldia, Eroski Bidaiak-en eskutik.
  • 4884: Netbook (ordenagailu eramangarri txikia) bat, Ukabiren eskutik.
  • 3356: 4 lagunentzako afaria, Kiruri jatetxean.

Epe horren barruan goiko zenbakiak agertzen ez badira, ordezkoak ere izendatuta ditu ja Uztarriak. Hauek dira: 2700 (asteburuko egonaldia), 7205 (netbook-a) eta 0197 (afariak). Zenbaki horiek irailaren 15etik 30era izango dute balioa, beti ere goikoen jabeak aurrez agertzen ez badira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide