Pablo Etxeberriak beste txapel bat lortu du

Urola Kostako Hitza 2011ko ira. 6a, 13:09

Haize Orraziaren 5. Igeri Zeharkaldian lortu zuen garaipena asteburuan

Izarraitz Igeri Elkarteko bost igerilarik hartu zuten parte proban

Azpeitiko Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek Donostian Haize Orraziaren 5. Igeri Zeharkaldian hartu dute parte asteburuan.

Pablo Etxeberriak infantil mutiletako txapela irabazi du, eta talde bereko Jon Aizpuruk ere podiuma egin du, hirugarren postua lortuta.

Izarraitz Igeri Elkarteko bost igerilarik hartu zuten parte; Etxeberriaz eta Aizpuruz gain, Jon Irigoienek, Markel Aranburuk eta Maialen Aizpuruk, Leire Zeziaga azpeitiarrak Master mailan hirugarren egin zuen. Izarraitz Igeri Elkartekoek azkenean hasiko dituzte entrenamenduak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide