Gero eta gertuago dago urriaren 2a eta, beraz, Kilometroak 2011. Aurtengo Gipuzkoako Ikastolen aldeko festa Azpeitiko Ikastola Ikasberrik antolatu du, eta Azpeitian izango da.
Hori dela-eta, antolakuntzan dabiltzanek urriaren 2an, Kilometroak egunean, boluntario gisa lan egin nahi dutenentzat lan-poltsa osatzen ari direla adierazi dute.
Lanerako prest daudenek kliklaguntzaile@gmail.com hlebidera idatzi edo 688 640 904 telefonora deitu dezakete.