Ikasturte berriaren harira, Azpeitiko Helduen Eskola Publikoan (EPA) matrikula egiteko epea zabalik dago irailaren 15era arte.
Matrikula egiteko Helduen Eskola Publikoko eraikinera, Jose de Artetxe 2ra ala Oktogonora joan, edo 943 81 22 03 zenbakira deitu behar da. Matrikula doakoa da.
Honako ikasketak egiteko aukera dago:
- Bigarren Hezkuntzako Graduatua.
- 25 urtetik gorakoentzat, Unibertsitaterako Sarbide Probaren prestaketa.
- Goi Mailako Heziketa Zikloetarako sarbide probaren prestaketa.
- Hizkuntzak.
- Informatika.
- Tertulia Dialogikoak.