Sahatsa dantza taldea Cambrilseko Makil Dantza Topaketan izango da

Uztarria.eus 2011ko ira. 7a, 13:09

Zapatuan izango da jaialdia

Azpeitiko eta Azkoitiko 35 dantzari eta musikari joango dira Cambrilsera

Sahatsa dantza taldeak Cambrilseko (Tarragona, Herrialde Katalanak) Makil Dantza edo Ball de bastons topaketan hartuko du parte datorren zapatuan, hilak 10. Hala, Azpeitiko eta Azkoitiko 35 dantzari eta musikari joango dira Tarragonako herrira.

Guztira sei dantza taldek hartuko dute parte jaialdian; Tarragonako bost taldek eta Sahatsak. Ordubete inguruan Cambrilseko kaleetan ariko dira dantzan eta, segidan, talde guztiek herriko plazan eskainiko dute emanaldia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide