Azpeitiko Karate Elkarteak ireki du ikasturte berrirako izen-ematea

Uztarria.eus 2011ko ira. 8a, 19:09

Karate eskolako ikasle eta irakasleak, joan den ekainean kiroldegian egin zuten erakustaldian.

Helduentzako klaseak hasita daude; astearte, asteazken eta ostiraletan dira, 19:30etik 20:30era

Gaztetxoenak irailaren 16an jarriko dituzte martxan eta asteazken eta ostiraletan emango dituzte

Azpeitiko Karate Elkarteak ireki du 2011-2012 ikasturterako izen-ematea. Klaseak udal igerilekuan emango dituzte, eta datozen hilabeteetan karate eskolak hartu nahi dituztenek igerilekuan bertan eman dezakete izena.

Heldu zein gaztetxoentzako klaseak emango ditu Azpeitiko Karate Eskolak. Helduentzako klaseak hasita daude; astearte, asteazken eta ostiraletan dira, 19:30etik 20:30era. Gaztetxoenak irailaren 16an jarriko dituzte martxan eta asteazken eta ostiraletan emango dituzte, bi taldetan banatuta: 17:30etik 18:30era 9 urte arteko haurrak arituko dira, eta 9 eta 14 urte bitartekoak 18:30etik 19:30era.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide