Autobus zerbitzu bereziak Zarauzko Euskal Jairako eta Kontxako estropadetarako

Uztarria.eus 2011ko ira. 8a, 20:09

Irailaren 9tik 10erako gauean hiru zerbitzu jarriko dituzte Zarauztik itzultzeko

Igandean, irailak 11, 10:10ean ez ohiko zerbitzua jarriko dute, Donostiara joan nahi dutenentzat

Bihar, irailak 9, Euskal Jai Eguna ospatuko dute Zarautzen; igandean, irailak 11, Kontxako banderaren jardunaldi nagusia jokatuko dute Donostian. Bi hitzorduok kontuan hartuta, autobus zerbitzu bereziak jarriko dituzte.

Euskal Jai Egunari dagokionez, irailaren 9tik 10erako gauerako autobus zerbitzu berezia jarri dute Urola Kosta bailarako herrietara. Horrela, bihartik etzi bitartean, 00:00etan, 02:00etan, 04:00etan eta 06:00etan autobusak irtengo dira Zarauztik eta, kostako bidetik, herri guztietan geldialdiak eginez Azkoitia arteko ibilbidea egingo dute. Zarautzen San Pelaion, Gurutze Gorriaren aurrean eta Argi Kafetegiaren aurrean egingo ditu geldialdiak autobusak.

Igandean, berriz, jai egunetako ohiko autobus zerbitzuei beste bat gehituko diete, bereziki Kontxako estropadak ikustera joan nahi dutenei zuzenduta. Autobus hori 10:00etan irtengo da Azkoititik eta 10:10ean geldituko da Azpeitian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide