Itsasi Euskal Kultur Taldeak datorren ikasturterako izena emateko epea zabalduko du datozen egunetan. Bihar, asteartea, irekiko dute eta ostegunera arte, hilaren 15a, egongo da zabalik, 17:30etik 19:30era.
Lau urtetik gorako neska-mutilek eman dezakete izena dantza ikastaroetan eta parte hartu nahi dutenek 60 euro ordaindu beharko dituzte urtean. Gainera, 16 urtetik gorakoentzat ikastaro berria abian jartzeko asmoa du Itsasik.
Izena Itsasi Euskal Kultur Taldearen lokalean (Urola Kalea 6, lehen Zapo Txoko zegoen tokian) eman behar da. Informazio gehiago behar izanez gero, berriz, 943 15 18 49 zenbakira deitu behar da.