Urriaren 4an hasiko dira judo ikastaroak

Uztarria.eus 2011ko ira. 12a, 12:09

Adinaren arabera hiru ikastaro eskainiko dituzte

Helduenak, hamabi urtetik gorakoak, hasi dira entrenamenduekin

Urteroko gisan, Kimura Judo Taldeak kirol hori ezagutzeko eta lantzeko ikastaroak antolatu ditu.

Adinaren arabera hiru multzo banatuko dituzte. Lehenengo multzoa zortzi urte bitarteko haurrentzako da, bigarrena hamabi urtera bitartekoentzako eta, azkena, helduena, hamabi urtetik gorakoentzako. Astearte eta ostegunetan izango dira entrenamenduak, Azpeitiko igerilekuko azken solairuan.

Lehenengo multzokoek, 17:30etik 18:30era bitartean entrenatuko dute. Zortzitik hamabi urtera arteko haurrek, berriz, 18:30etan hasi eta 19:30ean amaituko dituzte eskolak. Bi talde hauek datorren asteartean, urriak 4, hasiko dute ikasturtea. Aldiz, helduenek (hamabi urtetik gorakoek) hasi dituzte entrenamenduak. Hauek 19:30etatik aurrera ibiltzen dira tatamiaren gainean entrenatzen. Kimura Judo taldeko kideek parte hartu nahi duten guztiak "animatu nahi" ditu judo saioetan parte hartzera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide