Castillara irteera antolatu du Baigerak

Uztarria.eus 2011ko ira. 13a, 12:09

Bihar, hilak 14, izango da izena emateko azken eguna

Irailaren 19tik 23ra izango da egonaldia

Baigera jubilatuen elkarteak Castillara bidaia antolatu du. Madril, Avila, Segovia eta Toledo bisitatuko dituzte bidaiara joaten direnek. Irailaren 19tik 23ra izango da egonaldia eta bihar, hilak 13, izango da izena emateko azken eguna.

Baigerako bulegoan eman behar da izena, 10:30etik 12:30era. Informazio gehiago behar duenak Baigerako bulegora jo besterik ez du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide