Saskibaloiko Euskal Kopako azkenengo faseak Azpeitian jokatuko dira

Uztarria.eus 2011ko ira. 13a, 13:09

Datorren zapatuan eta igandean, hilaren 17an eta 18an, finalaurrekoak eta finala jokatuko dira hurrenez hurren

Iaz Lan Mobel ISBk irabazi zuen txapelketa, eta aurten ere hartuko du parte

Bazkidetza kanpaina ere abian du ISBk; bideo hau prestatu dute, deia luzatzeko

Datorren asteburuan, hilaren 17an eta 18an, Saskibaloiko Euskal Kopako finalaurrekoak eta finala jokatuko dira Azpeitiko kiroldegian.

Zapatuan, hilaren 17an, Aurteneche Maquinaria Araba/Alaba Zornotza Saskibaloi Taldearen kontra ariko da, 16:30etik aurrera. Bigarren partida 18:45ean hasiko da eta Lan Mobel ISBk Càfes Aitonaren kontra jokatuko du.

Bi partida horietako garaileek jokatuko dute igandeko finala, eta 12:00etan hasiko da neurketa kiroldegian.

Aloña Mendi, Easo Pastas Arruabarrena eta UPV Alava taldeek ere hartu dute parte txapelketan, baina ez dute azken fasera sailkatzerik lortu.

Iaz Iraurgi garaile

Iaz ere hartu zuen parte Lan Mobel ISBk Euskal Kopan, eta baita irabazi ere. Azpeitiko taldea 77 eta 46 nagusitu zen Donostiako Càfes Aitona Askatuak taldearen kontra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide