Azpeitiar bat hil da, traktorearekin istripua izanda

Uztarria.eus 2011ko ira. 13a, 19:09

Hildakoa I.R.A. da, 76 urtekoa eta Zabalia-Berri (Munatxo) baserrikoa

Goizeko 11:30ak aldera izan da istripua

Azpeitiko gizon bat hil da gaur goizean Lasao auzoaren inguruetan, Zestoako partean -Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez-, gidatzen ari zen traktorearekin istripua izanda. Goizeko 11:30ak aldera izan da istripua.

Hildakoa I.R.A. da, 76 urtekoa eta Zabalia-Berri (Munatxo) baserrikoa. Antza denez, berarekin batera egurra karreatzen zebiltzan senideek traktoreak harrapatuta aurkitu dute gizona. Ertzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta gorpua ateratzea lortu dute. Donostiako Auzitegiko Patologia Zentrora eraman dute, autopsia egiteko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide