Bihar egingo dute iraileko Udalbatza Osoaren bilkura

Uztarria.eus 2011ko ira. 14a, 12:09

Udaletxeko Areto Nagusian izango da, 19:00etan hasita

Urola Erdiko Mankomunitateko Batzar Nagusian aritzeko Azpeitiko Udalaren ordezkariak izendatuko dituzte besteak beste

Azpeitiko Udalak bihar, osteguna hilak 15, egingo du iraileko Udalbatza Osoaren bilkura, 19:00etan hasita, udaletxeko Areto Nagusian.

Grupo Gallardoren barruan Azpeitiko Corrugados enpresaren egoerari buruzko informazioa eman eta Urola Erdiko Mankomunitateko Batzar Nagusian aritzeko Azpeitiko Udalaren ordezkariak izendatuko dituzte besteak beste.

Hauek dira biharko plenoan landuko dituzten gaiak:

.1.- 2011ko ekainaren 30ean egindako bilkuraren akta onartzea.

.2.- Hiri izaerako zabor eta hondakinak bildu, garraiatu, tratatu eta deuseztatzeko zerbitzua ematen duen Urola Erdiko Mankomunitateko Batzar Nagusian aritzeko Azpeitiko Udalaren ordezkariak izendatzea.

.3.- Azpeitiko Nuarbe auzoan, 15eko orubean 61 m2ko partzela jasotzea.

.4.- GI-2635 Azpeitia- Beizama errepide aldatu ondoren, GI-2634 errepideko 23,65 p.k eta Atxubiagako errotonda arteko zatia Udalari eman zaiola kontu ematea.

.5.- Grupo Gallardoren barruan Azpeitiko Corrugados enpresaren egoerari buruzko informazioa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide