Zapatuan Donostian egingo den manifestaziorako autobusa antolatu dute

Uztarria.eus 2011ko ira. 14a, 11:09

Eskubide guztiekin, euskal presoak Euskal Herrira lelopean egingo dute manifestazioa

Orkatzen eman behar da autobuserako izena, eta zapatuan 16:15ean abiatuko da Donostiara

Egin Dezagun Bidea mugimenduak Donostiako Zinemaldia hasten den egunean, zapatuan irailaren 17an, manifestazio nazionala deitu du euskal presoek bizi duten egoera salatzeko. Eskubide guztiekin, euskal presoak Euskal Herrira lelopean egingo dute manifestazioa.

Donostiara joan nahi dutenentzat autobusa antolatu dute Azpeitian. Izen Orkatz tabernan eman daiteke dagoeneko, eta zapatuan 16:15ean irtengo du autobusak Etxe Zuri taberna aurretik. Manifetazioa, berria, 17:30ean hasiko da Donostiako Antigua auzoko tuneletik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide