Surf ikastaroan izena emateko azken eguna da gaur

Uztarria.eus 2011ko ira. 14a, 13:09

Gaztetxeak antolatu du egun bateko ikastaroa eta zapatuan joango dira Zarautzera

Interesa dutenek Azpeitikogaztetxea@gmail.com helbidera mezua idatzi beharko dute

Azpeitiko Gaztetxeak aurtengo ikasturteari hasiera emateko, egun bateko surf ikastaroa antolatu du. Datorren zapatuan, hilaren 17an, Zarautzen egingo dute ikastaroa eta gaur, asteazkena, da izena emateko azken eguna. Beraz, interesa dutenek Azpeitikogaztetxea@gmail.com helbidera mezua idatzi beharko du.

Zapatuan 09:00etan irtengo du autobusak anbulatorio aurretik Zarautzera. Ikastaroa 20 euro ordaindu beharko da, eta surfeko taula eta neoprenoa alokatuko dituzte diru horrekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide