Txalintxo futbol taldean ibilitakoek bilkura berezia egingo dute

Urola Kostako Hitza 2011ko ira. 15a, 11:09

Hilaren 24an, zapatua, egingo dute bazkaria

Izena hilaren 22a baino lehen eman behar da Kiruri jatetxean

Hilaren 24rako, zapatua, bilkura berezia antolatu dute Azpeitian. Hori dela-eta, garai bateko Txalintxo futbol taldean jokatutakoak Kiruri jatetxean elkartuko dira bazkari bat egiteko.

Antolatzaileek azaldu dutenez, Txalintxoko futbolari izandakoen bilkura horretan parte hartu nahi dutenek hilaren 22a baino lehen izena eman beharko dute. Izena, Kiruri jatetxean bertan eman behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide