Lagun Onak M.B.-k Besaidera ibilaldia antolatu du iganderako

Uztarria.eus 2011ko ira. 15a, 12:09

Gaur, osteguna, da izena emateko azken eguna

Igandean 09:00etan abiatuko da autobusa plazatik

Lagun Onak Mendi Bazkunak heldu eta gaztetxoentzako Besaidera ibilaldia antolatu du datorren iganderako, hilak 18.

Autobusa 09:00etan abiatuko da plazatik. Gero, Kanpazarretik Besaidera eta handik Udalara egingo dute txangoa. Nahi dutenek Udalaitz igotzeko aukera ere izango dute.

Gaur, osteguna, da izena emateko azken eguna. Ohiko lekuetan zein hemen eman daiteke izena. Bazkideek lau euro ordaindu beharko dute. Gainontzekoek, berriz, sei euro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide